Zer da ADI! Bakea

Zer da ADI! Bakea?

Herritarrek parte hartzeko gune bat da, bakea eta bizikidetza eraikitzeko lanaren inguruan euskal herritarren ekarpenak eta sentiera biltzeko helburua duena. Eusko Legebiltzarrak bultzatzen duen herritarren parte-hartzea sustatzeko politikaren barruan kokatzen da.

Gaur egun, jadanik, Eusko Legebiltzarrak era honetako bi gune ditu: Parte Hartu, herritarren parte-hartzerako legebiltzar-taldeentzako ataria, eta ADI!, Legebiltzarrean eztabaidagai diren legegintza-proiektuez herritarrek duten iritzia jasotzeko zabalik dagoen tresna.

ADI! Bakea parte hartzeko gune berri bat da, ELKARRIZKETA esparru bat, herritarrek bakeari eta bizikidetzari buruz egiten duten gogoeta eta ekarpen gisa.

Nola eman behar dut izena?

Sartzea oso erraza da. Nahikoa da formulario soil bat betetzea datuokin: izena, deiturak, erabiltzaile-izena, NANa, herria, e-maila eta pasahitza. Halaber, aukera dago erregistroa sare sozial hedatuenetako profiletara lotzeko, klik soil batekin eta gainerako datuak osatuz.

Nola eman dezaket ideia bat?

Behin izena emanda, testu-koadro bat agertuko da zure iruzkina sartzeko. Ezarritako funtzionamendu-arauak betetzen direla egiaztatu ondoren, iruzkina argitara emango da ADI! Bakea-ren jarduerarako jarrita dauden ordutegien barruan. Paz.

Zergatik ez da berehala argitaratzen nire iruzkina?

Elkarrizketak modu eraikitzailean egin daitezen eta gaiaren berezitasuna kontuan izanda, prozedura bat jarri da funtzionamendu-arauak betetzen direla ziurtatzeko. Gainera, mugatu egin dira argitaratzeko ordutegiak, prozesuko parte-hartzaile eta eragileek hobeto egin ahal izan dezaten elkarrizketen jarraipena. Beraz, iruzkin bat ordutegi horietatik kanpo balidatzen bada, hurrengo egun aktiboaren lehen unean argitaratuko da, automatikoki.

Edozein iritzi eman dezaket?

Bakar-bakarrik eskatzen da proiektuko gaiari lotzea, eta, iritzia ematean, pertsona guztiak errespetatzea eta hizkera egokia erabiltzea. Eztabaida moderatu egingo da, aurreko arauak betetzen direla ziurtatuz. Kentzen badira, jasota geldituko da zer arau ez den bete.

Zer egin dezaket?

Ideiak proposatu eta besteenak komentatzeaz gain, iruzkinak eta ekarpenak ikus ditzakezu ordena kronologikoan edo sortutako jardueraren arabera.

Zer da ADI! Bakea?

Herritarrek parte hartzeko elkargune bat da, bakea eta bizikidetza eraikitzeko lanaren inguruan euskal herritarren ekarpenak eta sentiera biltzeko helburua duena. Eusko Legebiltzarrak bultzatzen duen herritarren parte-hartzea sustatzeko politikaren barruan kokatzen da.

Gaur egun, jadanik, Eusko Legebiltzarrak era honetako bi elkargune ditu: Parte Hartu, herritarren parte-hartzerako legebiltzar-taldeentzako ataria, eta ADI!, Legebiltzarrean eztabaidagai diren legegintza-proiektuez herritarrek duten iritzia jasotzeko zabalik dagoen elkargunea.

Kontuan izanda parte-hartzerako bi elkargune horien espezifikotasuna, komenigarria dela ematen du ADI!-n oinarritzea partaidetzarako beste gune bat atontzeko, gune berri hori ELKARRIZKETA-markotzat hartuta, bakearen eta bizikidetzaren gaiari buruzko herritarren gogoeta eta ekarpen gisa.

Nola eman behar dut izena?

Sartzea oso erraza da. Nahikoa da formulario soil bat betetzea datuokin: izena, deiturak, erabiltzaile-izena, NANa, herria, e-maila eta pasahitza. Halaber, aukera dago erregistroa sare sozial hedatuenetako profiletara lotzeko, klik soil batekin eta gainerako datuak osatuz.

Nola eman dezaket ideia bat?

Behin izena emanda, koadro bat agertuko da zure iruzkina sartzeko. Ezarritako funtzionamendu-arauak betetzen direla egiaztatu ondoren, iruzkina argitara emango da ADI!-ren jarduerarako jarrita dauden ordutegien barruan. Paz.

Zergatik ez da berehala argitaratzen nire iruzkina?

Elkarrizketak modu eraikitzailean egin daitezen eta gaiaren berezitasuna kontuan izanda, prozedura bat jarri da funtzionamendu-arauak (arauetarako esteka) betetzen direla ziurtatzeko. Gainera, mugatu egin dira argitaratzeko ordutegiak, prozesuko parte-hartzaile eta eragileek hobeto egin ahal izan dezaten elkarrizketen jarraipena. Beraz, iruzkin bat ordutegi horietatik kanpo balidatzen bada, hurrengo egun aktiboaren lehen unean argitaratuko da, automatikoki.

Edozein iritzi eman dezaket?

Bakar-bakarrik eskatzen da proiektuko gaiari lotzea, eta, iritzia ematean, pertsona guztiak errespetatzea eta hizkera egokia erabiltzea. Plataformaren arduradunak erabakiko du iruzkinek betetzen dituzten ala ez elkarrizketa eraikitzaileetarako ezarrita dauden arauak. Kentzen badira, jasota geldituko da zer arau ez den bete.

Zer gehiago egin dezaket?

Ideiak proposatu eta besteenak komentatzeaz gain, iruzkinak eta ekarpenak ikus ditzakezu ordena kronologikoan edo sortutako jardueraren arabera.