Funtzionamendu arauak

Eztabaida eraikitzaile eta onuragarria egiten laguntzeko, oinarrizko portaera-arau batzuk ezarri dira foro honetarako:

  • Ekarpenek eta iruzkinek bakeari eta bizikidetzari lotuak izan behar dute, eta, bereziki, kasuan kasuko elkarrizketa zehatzari.
  • Iruzkinek errespetua agertu behar dute beti pertsonekin eta iritzi desberdinekin.
  • Guneak Eusko Legebiltzarreko kide guztiei aukera ematen die elkarrizketek sortzen duten jarduerara iristeko, bake- eta bizikidetza-prozesua aberatsagoa izan dadin.
  • Eztabaida moderatuta egongo da, aurreko arau guztiak betetzen direla bermatzeko. Arauak ez betetzeagatik iruzkinen bat ezabatuz gero, bete ez den araua azalduko da, gardentasunaren alde.